×

Abisua

Huts egin da XML fitxategia kargatzean.

Lantziegoko olio-errota

Lantziegoko olio-errota

Araba Errioxako errotarik zaharrena. Hainbat urte elkarrekin egon eta irina egiteko errota zahar baten gainean instalatuta. Lantziego udalarena da 1913. urtetik, Eustaquio Alvarez de Eulate Jaunaren donazioari esker. Antzinean bere makineria urarekin mugitzen zen eta gero motor elektriko batekin. Energia transmititzeko, sistema zaharra mantentzen du.

Urteetan zehar, Lantziego eta gertuko nekazariek olibak zapaltzera joan izan dira, eta gaur egun, 80000 kg. Inguru txikitzen dira, gutxi gorabehera 21000 lts. olio lortuz.

Nola lortzen da Lantziegoko Olioa?

Abendu eta urtarrila artean, olibondoetatik olibak eskuz jasotzen dira. Auzokide bakoitzak, errotara joaten da bertan txikitzeko, izan ere, eramaten duen kantitatearen arabera gero, olioa jasoko du.

Olibak kalapatxa batean sartzen dira, gero errota pasatzen da, bertan harrizko haginek fruitua eta hezurrak txikitzen dituzte. Prozesu horretatik lortzen den pasta depositu txiki batetara heltzen da, eta gero, harri zirkular batez nahastu eta berotzen da gero prentsaketa errazteko.

Jarraian, pasta hori kapatxo, lauak eta erdian zulo bat dun harri zirkularretan zabaltzen da. Kapatxo zutabeak egiten duen presioaren eraginez, 'olioaren lorea' aterako da. Kapatxoen dorre honek, ‘oina’ eratuko du eta hau, errail batzuen bidez prentsaraino eramaten da, eta honek, laurogeita hamar minutuz presioa eragingo du, urre koloreko olio jauzia eraginez.

Olioa upel batean jasotzen da eta kanal batzuen bidez beste depositu batetara eramaten da, bertan argitzen eta lohidurak garbitzen joango da. Prozesu hau amaitzen denean, olioa gerora botiletan sartzeko biltzen da, amaieran auzokide bakoitzari, berak eramandako oliba kantitatearen araberako olio kantitatea emango zaio.

 

Teilagina

Lantziegoko teilagina

Udalerri honetako ingurune natural bat nabarmendu behar bada, dudarik gabe hau teilagina da. Inguruetako industria aurretiko lehen ekoizpenen eredu eta azkenaldian egin zaizkion hobekuntzei esker egoera ezin hobean dagoena.

Los terreros’ udal eremuan kokatuta, Lantziegoko eraikuntza hau 1780. urtearen ingurukoa da. XX. mendean abandonatua, XIX. mende erdialdean bere momenturik gorena bizi izan zuen. Hainbat faktoreek, beste batzuen artean bere egitura irmoa eta kokapenak, zoriarekin batu dira eta gaur egun egoera ezin hobean egotea ahalbidetu dute.

Bertan bi eraikin daude, batetik teilagina bera eta bestetik biltegia. Teilaginera hurbiltzen bagara, harriz egindako arkuak ikusten ditugu. Hauek, labera sarbide eta adreiluz egindako ganga-formakoak dira. Sarbide hauen gainean, egosketa kamera dago, honek harlagintza-horma du eta adreiluz eta adobez estalita dago.

Assa

Lantziegoko Assa

Assa, Ebro bazterretan kokatutako herria, Erromaren sasoitik ezaguna. Gizarte honen igarotzeak, zubi erromatarra geratu da, ‘Mantible’ izenekoa, eta Ebro ibaiaren gainetiko bide garrantzitsua. Erdi Aroan zehar, bidea Assako Gazteluaren zaintzapean egon zen, baina XIV-XV mendeetan gazteluak zein zubiak bere gainbehera izan zuten. Mantilbe Ebro gainetiko bide garrantzitsua izan zen, 164 metro luzeran eta 5 metro zabaleran, datuak ingeniaritza eraikuntza hau II. mendean kokatzen dute, eta jatorrian zazpi arku bazituen ere, gaur gun, hiru antzeman daitezke.

Bere lehenengo gainbehera musulmanekin etorri zen, baina gero, Assa, Santiago bidean sartu zenean berriz berpiztu zen,  XI. mendean sartuta, Logroñon beste zubi bat eraikitzea agindu zen arte. Orduan hasi zen berriz ere gainbehera, eta XV. mendean hondamendia heldu zen. Gaztelua abandonatu eta Assako herria biztanle gabe geratu zen, Laguardiakoa eta momentu batzuetan Lapuebla de Labarcakoa izan ostean (bertako elizan  Assako Ama birjinaren irudia ikus dezakegu), XIX. mende erdian Lantziegorena izatera pasatu zen.

 

Biasteri

Biasteri herria

Eremu honetan gizakia oso goiz heldu zen. 5000 urte inguruko gorpuzkiak eta tresnak aurkitu dira bertan; beste batzuen artean San Gines-en eremuan, non 2 dolmen egon ziren, gaur zoritxarrez desagertutakoak. Viñaspre agertzen dn lehenngo dokumentuak 1094. urtetakoak dira, ‘San Millaneko kartularioan’ Binasperi izenarekin, gaur egun Biasteri izena izan arte eboluzionatuko duen forma. Biastei eta Laguardiaren arteko nahastea XVIII. Mendean du jatorria, Martinez Ballesterosek XVII eta XVII mendeetako mapa frantziar, italiar eta holandar batzuetan ‘Viasteri’ ikusi zuenean, eta Laguardia zela ondorioztatu zenean, eta noski, Viñaspre eta Biasteri arteko ezberdintasun handiak erraztu zuen nahasketa hau.

Biasteri, bertatik pasatzen zen bide garrantzitsua zela eta, oso ospetsua izan zen, XVI. mende hasieran Arabako Batzar Nagusiak eraikitzea agindu zuen eta Logroño eta Vitoria-Gasteiz batzen zituen bidea.

Tradizioz, herri aberatsa izan da. 1366. urtean handizkiek gehiengoa zuten eta XVIII. mendean soroak lantzeko, ondoko herrietako beharginak erabiltzen zituzten. Ura zen diru-sarrera inportante bat. Iturbegi eta Berbenosako iturriari esker, soroak ureztatzeko haina ur izaten zuten, eta soberan zutena ondoko herriei, baita Logroñori ere saltzen zioten.

1699. urtean Carlos II.ak hiribilduko titulua eskaintzen dio.