×

Abisua

Huts egin da XML fitxategia kargatzean.

Lantziego, XVI. Mendetik, kultu zentro garrantzitsua izan da, sasoi horretako artisten bizileku izan zen; Olate, Mendieta edo Juan de Salcedoren kasuetan bezala, Lantziegoko tenpluetan aztarna utzi duten familiak dira, baita Arabako zein Errioxako beste tenplu batzuetan ere.

San Acisclo eta Santa Victoriari eskainitako elizak

Bere ondare aberatsaren artean, bere jainkotegia dago, San Acisclo eta Santa Victoriari eskainiak, herriko patroiak. Harlanduzko harrian eraikuntza, gurutza formako solairuarekin, erdigunean kokatuta dago. XVI. Mendean, Juan eta Jorge Olateren eraikuntza originalean, egitura laukizuzena zuen, nabe bakarrean eta barruko kontrahormekin. Egitura hau, bi mende geroago aldatu zen, eraikinaren burua eta egungo solairuaren gurutzea osatzen duten hiru abside gehitu zirenean. XVIII. Mendean zehar, Pedro Gumielek eraikina bukatu zuen, laukia formadun eta harlanduzko harriz egindako dorrea eranstean. Tenpluaren barruko ezaugarrietan nabarmenenak, erretaula nagusia da, errenazentista eta kalitate artistiko altuarekin, hiru zatitan banatzen da, eta Juan Fernandez Vallejori egosten zaio lan hau. Tenpluan sartzen bagara, gure ikusmena Santa Anaren erretaulan itsatsi behar dugu, XVI. Mendekoa, organo barroko miresgarriarekin batera, Euskadiko zaharrenetarikoa, tenpluaren abesbatza janzten duen bitxia dugu erretaula hau.

Lantziegoko eliza

Santa María del Campo

Azpimarratu beharreko beste eraikuntza erlijiosoa Santa María del Campo andereri eskainitakoa da. Herrigune zaharraren kanpoaldean, enparantza txiki batean kokatutako Tenplu txiki honetatik,Santa Mariaren taila erromaniko-gotikoa nabarmentzen da, baina barnean duen organoa ere. Gaur egun, herriak duen ermita bakarra da, nahiz eta dokumentuetan jasotzen diren datuetatik, lau ere egon zirela esan dezakegun.

Lantziegoko ermita txikia

Armendarizko markesaren Jauregia

Arkitektura zibilari dagokionez, Armendarizko markesaren Jauregiak deitzen du gure arreta, parrokiako eliza ondoan kokatuta, Udal Batzarraren egoitza da egun. Fatxada miresgarria eta harlanduzko solairuekin XVIII. mendeko arkitekturaren eredu ezin hobea da. Bere sarrera eta belarri formako molduretan markoztutako baoak, baita ateak egurrean landuta dituen obrak eta estaldurako  teilatu-hegalak. Barrualdean, guztiz konpondutako lurrazpiko gunea ikustea merezi du. Kale nagusian zehar, arkitektura handikiaren beste adibide batzuk aurkitu ahal izango ditugu, horien artean Udal zaharra azpimarratu behar da, egun ostalaritza egoitza bat dena. Jauregi hau, aurrekoaren data berdinetan kokatzen da, berriz ere, teilatu-hegalaen lan miresgarria azpimarratu behar dugularik, baita fatxadan dagoen familia-armarria ere. Lantziegoko herrigunean zehar,  bisitarien begiek, aspaldian herrian bizi zirenen etxebizitza komunen eraikinak aurkituko dituzte ere. Baserri famatu horren artean, tenplutik gertu dagoen eta seguru asko nazioarte mailan famarik handiena izan duen Lantziegoko seme ospetsuenaren bizitokiak aipamen berezia merezi du, Sebastian Iradier Salaberri musikariaren etxebizitza, alegia.

Lantziegoko Salaberrien jauregia

Olio-errota

Herrigunetik atera gabe, industria joera zuen arkitektura arrunteko eredua dugu , olio-errota, assa eta Kripan lotzen dituen errepidearen ondoan kokatuta, eraikin bereizgarri hau aurkitzen dugu, gurutze batez apaindutako frontoi hirukiko batez amaitutako fatxadadun eraikina. Bere barnean, beheko solairuan, biltegi eta makineria dugu, lur azpian, olibak modu tradizionalean txikitzeko urteko ospatzen den jaialdian erabiltzen den bi harriak ditugu, Arabako Errioxako udal eihera bakarra da, Araban kontserbatzen direnen artean, zaharrena.

Uraren arkitektura

Udalan zehar sakabanatutako ondarearen beste elementu batzuk birpasatu aurretik, herriguneak  ‘iturri zaharra’ eskaintzen digu, uraren arkitekturari omendutako eredurik hobenetarikoa  (Viñaspreko erdi aroko iturriarekin batera). Parrokia tenpluaren ondoan dagoen ibarbidean kokatuta eta arkitektura neoklasikoko bi atalez osatua, nagusiak horma-hobi batekin azaltzen zaigu, pilastra ezberdinen bidez lagunduta eta triangelu itxurako frontoiaz lagunduta. Dena, aska eta garbileku batekin osatzen da. Ezin gara herriko esparru berdeez ahaztu, horien artean ‘Fraidearen ortua’ nabarmentzen da, Eustauio Alvarez de Eulate jaunaren parkea, Lantziegoren bihotzean bertan kokatutako lorategi eta zuhaitz lekua.

 

Tokiko ondaretik egindako ibilbideak, urari eskainitako arkitektura ezagutzeko, udalerriko puntu ezberdinetara eramaten gaitu.  Lantziegoko errekako  ‘Eroen’ errotatik, garaztailu zaharrera, honen giltzarrapotik pasatuz. Lauki formako eraikuntza txikia, non garaztailuaren ura, ondoko erretenetara nola banantzen zen ikus daitekeen.

Lantziegoko tradizionak