×

Abisua

Huts egin da XML fitxategia kargatzean.

SARRERA

Lantziego,  Arabako Errioxako herria, hainbat errekek ureztatutako Kantabriako Mendizerraren azpiko haran txiki batean kokatzen da. Jatorrian, Laguardiako eskuduntza pean egon zen, baina 1630. urtean, hiribildua izendatu zuten.

Udalerriko lehenengo dokumentua, 1257. urtekoa da eta 1366. urtean ber lehenengo datu demografikoak jaso ziren, Nafarroako Erreinuaren zati bat zelarik. Lantziegoko  zenbaketa fiskalak, 24 su ordaintzaile eta handizki  1 zenbatzen dute. Historian aurrera egin eta 1551. urtera jo behar dugu, herriko datu demografiko gehiago aurkitzeko, 60n herrikide, hain zuzen. Herriak hasten jarraitzen du eta XVIII mende amaieran 720 biztanle zenbatzen dira, 1860. urteko zenbaketan, 977 izatera pasatzen direlarik. Ordutik aurrera, eta XX. Mendean zehar, datu demografikoak behera doaz eta 1981. urtean 500 biztanle besterik ez dira zenbatzen, eta ordutik, igoera txikiko marra margotzen goaz.

 

HISTORIA

X. mendean zehar, Sancho Garcé I.ak, Leongo Ordoño II.aren laguntzaz, Iruñako Erreinuarentzako, Arabako Errioxako zonaldea konkistatu zuen Banu Casi-en beheraldia aprobetxatuz. Lantziego, hasieratik Laguardiako hiribilduarekin lotuta egon da, historiaren zati handi batez,  bere udalerriaren barruan egonik. Herriaren lehenengo aipua 1257. urteko dokumentukoa da. 1630. Urtean, Laguardia hiribildutik independentzia lortu zuen. Aurretik beste herri batzuk egin zuten modu berean, hiribildua bilakatu zen Lantziego. XIX. mende arte ez da gertakizun nabarmenik historian.

Lantziego, bere gai zibil eta elizako gaietan Laguardiako Hiribilduaren menpe egon zen. Egoera jurisdikzionala eta administratiboa 1630. urtean aldatu zen, Laguardiatik banantzea lortu zuenean. Geroztik aurrera, berezko udal propioa izan zuen, alkate bi, erregidore bi, estatu bakoitzetik bat prokuradore bat eta batzordeetan botoa zeukan aguazilak osatuta. Hauteskundeak urteetan alternatzen ziren, prokuradore bakoitzak urte bakoitzeko, eta urteko lehenengo egunean ospatzen ziren, estatu bakoitzeko independenteki.  Hiribilduko gobernuan lan egin zuten herritarrek besterik ez zeukaten botoa emateko eskubidea. Sistema hau, XIX. mende erdira arte mantendu zen. 1977. Urtean zazpi zinegotzi eduki zituen.

Eliza kontuei dagokienez, Calahorra-ko elizbarrutiko kide izaten jarraitu zuen, Laguardiako artzapezgoaren eta Bianako bikariotzaren barruan. 1862. urtean Gasteizko elizbarrutia sortu zen arte. 1551. urtean parrokia zerbitzatzeko sei benefiziodun izendatu ziren. Denborarekin, bost izatera pasatu zirelarik, horietatik hiru gutxienez errazio osokoak ziren, eta bi errazio erdikoak.  XX. mende hasieran parrokia bi apaizek besterik ez zuten kzerbitzatzen.

Lantziegoren egunsentia

Armarria

Euskal Ikerketa Sozietateak  – Eusko Ikaskuntza - markatutako irizpideak eta espiritua mantenduz, Lantziegoko udalak arrandiatu beharreko armarriaren definizioa honakoa litzateke:

“lurzoru gorrian, zilarrezko espata bat eta urrezko palma gurutzatuak, gainean, kolore naturaleko eta zilarrez perfilatutako olibondo bat. Tinbre moduan, duke-koroa ”

Armarrian erregeen koroa, dukeen koroagatik ordezkatzen bada, deskribapena honakoa litzateke:

“lurzoru gorrian, zilarrezko espata bat eta urrezko palma gurutzatuak, gainean, kolore naturaleko eta zilarrez perfilatutako olibondo bat. Tinbre moduan, errege-koroa ”

Hala ere, eta armarria hobeto ikusteko, aurkezten diren aukera ezberdinen zirriborroak eskaintzen ditut, hau da, bata duke-koroarekin eta bestea errege-koroarekin. Modu honetan, Lantziegoko udalak berak, batzordean bilduta guztiaren aurren hobekien ordezkatzen diona erabaki dezan.

Lantziegoko armarria

Nire ezagutza eta ulermen leialarekin bat eginez, hau da esateko dudan guztia, eta dokumentu hau sinatzen dut Vitoria-Gasteizko hirian (Araba).