×

Abisua

Huts egin da XML fitxategia kargatzean.

Kantabriako mendizerraren azpian, Arabako Errioxan kokatuta, Euskal Autonomi Erkidegoko hegoaldeko mugan, ia seiehun biztanle dituen hiribildu honek olibondo eta mahastien aberastasuna, industria gune berriekin konpartitzen ditu.

Herri hau, Erriberako Arabako Errioxa mendizerrarekin lotzen duen bideen erdialdean kokatzen da, ekialdera desplazatuta. Vitoria-Gasteiztik, N-1 errepidetik A-124-ra desbideratuz  eta gero, A-3220 errepidea hartuz, 75 km ibili ondoren, heltzen zara Lantziegora. Beste aukera bat, Gasteizko portuetatik doan A-2124 errepidea hartu, Trebiñu zeharkatu eta Meanotik eta Kripanetik jaisten den A-126  eta A-3220 errepidetik lantziegora heltzen zara, kasu honetan ibilaldia 46 km-takoa izanik.

  • Bilbo 125 km
  • Donostia 168 km
  • Gasteiz 46 km
  • Logroño 15 km

Lantziego elurtuta