×

Abisua

Huts egin da XML fitxategia kargatzean.

Mihise natural honen urrean, trazu lodi ez bada ere, historia honen protagonistetako bat marraztu behar dugu: mahastia

Mahats barietatea

Hauek dira mahats barietate nagusiak:

  • Tempranillo: Esanguratsu eta anitzena, kalitate ezin hobekoa eta gure ardo gehienak egiteko erabiltzen dena. Zahartzeko aproposa, kolore onekoa eta azidotasun neurtua, bere izena heltzeko duen erraztasunetik dator.
  • Biura: Mediterraneotik datorren barietate zuria, ardo zuri eta apardun leunak, orekatuak eta frutadun usainekoak.
  • Garnatxa: Aragoikoa, ez du azalera handirik baina oso aukera interesgarria da ardo gorria egiteko.
  • Mazuela: Gradu gutxiko mostoak egiteko erabiltzen da, gustu lakarrekoa, tenpranilloarekin nahastuz gero asko hobetzen dena.
  • Grazian: Bertakoa, baina zabalkunde gutxiagokoa. Beste barietate batekin nahasteko aproposak diren ardo beltz zoragarriak ekoizten dira honekin.
  • Garnatxa zuria: Ardo arinak, zapore lehorrarekin ekoizten ditu. Mahats gazteentzako ezin hobea.
  • Malbasia: Ekoizpen anitzeko mahats zuria, mosto aromatikoak, gazi-gozoak, eta kolore hori berdexka du. 

Mahastien barietatea