×

Abisua

Huts egin da XML fitxategia kargatzean.

Ardo zuriak: Mostoaren hartzidura mahats-mordoaren zati solidorik gabe egiten da eta ondorioz ez dago patsetan mazeraziorik. Zapaldu eta lokatza kendu ondoren, mostoa hartzidura betetzeko biltzen da, eta hilabete batzuk igaro ostean, ondo iragazi ondoren, botiletan sartzen da garbi eta distiratsu.

Ardo gorriak: Mahats beltzetan du jatorri, eta mahats-patsik gabe ontzen dira ere. Ekoizte-prozesua ardo zurienaren antzekoa da, patsen mazerazioan ezberdintasun txiki batean izan ezik, biltegira pasatu aurretik, ardo honen kolore esanguratsua eskaintzen dion ezberdintasuna.

Ardo beltzak: Arabako Errioxako produkturik esanguratsuena da. Ekoizteko, kameran bi metodo ezberdin mantentzen dira, metodo klasikoa, mahats-bilketa marruskatu eta txotx gabekoa eta metodo tradizionala, mahats-bilketa osoarekin. Diferentzia, metodo tradizionalean erabiltzen den hartzidura ‘lakua’ erabileran dago, non mahats-mordoa osorik botatzen den, aromak eta ardoaren kolorea hobeto ateratzeko kapaz de mazerazioa lortzen delarik. Momentu horretatik, kupelen interbentzioa izango da ardo ondua edo urteko ardo bezala sailkatuko dituena.

  • Urteko ardo beltzak. ‘Urteko ardoa’, ‘ardo gaztea’ edo ‘mahats osoko ardoa’ bezala ezagutzen dugun hori, elaborazioari dagokionez duen ezaugarririk esanguratsuena, 'mazerazio karbonikoa' da, ardoari leuntasuna eta aroma eskaintzen diona.
  • Ardo beltz ondua. Izen honen pean, ardo ondua, erreserba eta erreserba handiak sartzen dira. Aldea, zahartzen eman duten denboran dago.
  • Ardo ondua. Gutxienez 2 urte izan behar ditu eta horietatik bat behintzat upelean pasatu behar du.
  • Erreserba. Gutxienez hiru urte ian behar ditu eta horitatik bat gutxienez haritzez egindako upelean.
  • Erreserba handiko ardoa. Haritzez egindako upelean gutxienez 2 urte eman behar ditu eta bere identitatea botilan egondako urteekin osatuko du.

Lantziegoko ardo motak